Bertsoak deseraikitzen arituko dira Amets Arzallus eta Unai Iturriaga hilaren 30ean

Uztarria.eus 2016ko aza. 23a, 12:31

Dinamoan eskainiko dute saioa, 19:00etan hasita. Bertsorik faltako ez den arren, ez da bertso saio arrunta izango. 

Dinamoa Azpeitiko Sorgintza Gunea edukiz betetzen ari dira azken asteetan, Dinamoa pixkanaka eraikitzen ari dira. Bertsoak deseraikitzera datoz, baina, Amets Arzallus eta Unai Iturriaga Dinamora.

Hurrengo asteazkenean, azaroaren 30ean, Bertsoak deseraikitzen saioa eskainiko dute Arzallusek eta Iturriagak, 19:00etan hasita. Inaxio Usarralde gai-jartzaileak gidatuko du saioa, baina ez da bertso saio arrunta izango. Izan ere, bi bertsolariek bertsoa nondik datorkien azalduko diete bertaratzen direnei. Hitzetatik, irudietatik...

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide