Ingurugiro Etxea museoak Gabonetako eskulan tailerra antolatu du Familiekin programaren baitan. Ingurumenaren aldeko baloreak sustatu eta ingurumenaren balioa familian ezagutzeko asmoz sortu zuten Familiekin egitasmoa. Antolatzaileek aurreratu dutenez, oraingoan, Gabonetako apaingarriak "modu ekologiko, jasangarri eta jostagarrian" egiteko aukera izango dute tailerrera bertaratzen diren familiek.
Eskulan tailerra abenduaren 4an, igandea, izango da, 11:00etatik aurrera. Ekimena LH5eko ikasleei eta horien gurasoei dago zuzenduta. Plazak mugatuak izango dira, eta izen-ematea aurrez egin behar da, azaroaren 29a baino lehen, Ingurugiro Etxea museoan. Tailerra doakoa izango da.