Herriko ikastetxeetako ikasleek elkarretaratzea egin dute Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira

Uztarria.eus 2016ko aza. 25a, 15:12

Gaur, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Horren harira elkarretaratzea egin dute Azpeitiko Ikastola Ikasberriko, Iraurgi Ikastetxeko eta Urola ikastolako ikasleek, Ez gara hiltzen, erailak izaten gara lelopean. Sanjuandegiko biribilgunean bildu dira 12:00etan. Beraien helburua "emakumeenganako erasoak deusestatzea" dela esan dute. Horrez gain "arazoaren muina egungo sistema patriarkala" dela azpimarratu dute, eta horrekin "amaitu" behar dela.

(Argazkia: Azpeitiko Ikasle Abertzaleak)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide