Emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzeko eskatu dute azaroaren 25eko elkarretaratzean

Uztarria.eus 2016ko azaroaren 25a

Gaur, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, dozenaka herritar elkartu dira Azpeitiko plazan, Emakumeen Mahaiak egindako deialdiari erantzunez. 19:30ean hasi den elkarretaratzean, Emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitu zioen pankartaren atzean elkartu dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide