Giro ederran ospatu dute Itsasi Kultur Taldearen eguna

Uztarria.eus 2016ko aza. 28a, 11:03

Joan den zapatuan, azaroaren 26an, Itsasi Eguna ospatu zuten Itsasi Kultur Taldeko ehunka lagunek, eguraldia lagun. 11:30ean emango zioten hasiera ospakizunari, parrokian egin zuten elizkizunarekin. Ondoren, taldeko dantzari gaztetxoenek hainbat dantza eskaini zituzten, Frontoi Txikian. Ospakizuna borobiltzeko, taldekide guztiek bazkaria egin zuten. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide