Xaguxatar parkeko zati bat itxi dute Ingurugiro Etxeko obrak direla eta

Uztarria.eus 2016ko azaroaren 30a

Ingurugiro Etxea Museoan berogailu sistema berria jartzen ari dira, eta hori dela eta, Xaguxatar parkeko zati bat itxita dago. Orain arte Ingurugiro Etxean izan duten berogailu sistema "zaharkituta" dagoela adierazi dute museoko arduradunek, eta geotermia sistema erabiliz berogailu sistema aldatzen ari dira. Lan horiek amaitutakoan, parkea txukundu eta erabilgarri izango da berriro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide