Txokolate janarekin eta kantuan ospatu dute euskaltegikoek Euskararen Eguna

Uztarria.eus 2016ko abe. 1a, 19:01

Zapatuan, abenduak 3, Euskararen Eguna da. Azpeitiko Udal Euskaltegikoek, ordea, bi egun aurreratu dute ospakizuna eta gaur, asteko azken eskola eguna aprobetxatuz, festa giroan elkartu dira Sanagustin kulturgunean ikasle, irakasle eta udal ordezkariak. Txokolatea eta txurroak janez, karaokea ere egin dute, hainbat euskal kanturekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide