Udal Euskaltegiko ikasleen mezua, Euskararen Eguna dela-eta

Uztarria.eus 2016ko abe. 2a, 15:52

"Jakingo bazenu zein polita den zu euskaraz entzutea. Euskara da hitza. Euskara da bizitza. Euskara da giltza. Euskara da anitza. Euskaraz bizi, mintzatu, sentitu, praktikatu, elkarbanatu. Munduan zazpi mila hizkuntza inguru omen daude, eta euskara horietako bat da. Gurea. Zurea. Nirea. Guztiona. Mundiala! Zaindu dezagun guztion artean".

Mezu hori da Azpeitiko Udal Euskaltegian euskara ikasten ari diren ikasleek bideo honetan zabaltzen dutena. Bihar ospatuko den Euskararen Egunerako prestatu eta sareratu dute. Atzo izan zuten ikasleek beraiek ikusteko lehen aukera, Sanagustinen egin zuten txokolate janean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide