Festa eta aldarrikapena ikastetxeetan, Euskararen Egunaren bezperan

Uztarria.eus 2016ko abenduaren 2a

Urola Ikastolan, Iraurgi Ikastetxean eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain gaurko egunera aurreratu dituzte Euskararen Egunaren inguruko ekitaldiak. Festa giroa eta euskararen aldeko aldarriak batu dituzte abenduaren 3ko bezperan. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, berriz, astelehenean ospatuko dituzte Euskararen Egunaren bueltakoak.

(Argazkiak: Urola Ikastola eta Iraurgi Ikastetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide