Xanti Rodriguezen argazki bat hautatu dute Munduko Argazki Koparako

Uztarria.eus 2016ko abenduaren 5a

Munduko Argazki Koparako aukeratu duten argazkia. (Xanti Rodriguez)

Espainiako Argazkigintzako eta Irudigintzako Profesionalen Federazioak aukeratu du azpeitiarraren lana. Beste 16 argazkilarirekin batera Espainiako taldearekin lehiatuko da Rodriguez.

Xanti Rodriguez (Azpeitia, 1978) argazkilariaren irudi bat Munduko Argazki Kopan (WPC) lehiatuko da. Espainiako Argazkigintzako eta Irudigintzako Profesionalen Federazioak (FEPFI) Rodriguezek Islandian ateratako argazkia hautatu du. Azpeitiarrak Espainiako taldean hartuko du parte beste 16 argazkilarirekin batera.

Urtarrilaren 9an jakinaraziko dute zein talde igaroko diren finalera, Texasen (AEB) egingo duten ekitaldi batean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide