Azpeitiko Gazte Mugimenduaren topaketetako ondorioak, plazara

Uztarria.eus 2016ko abenduaren 5a

Joan den zapatuan, abenduaren 3an, eman zioten amaiera Azpeitiko Gazte Mugimenduaren Topaketei, lan ildoen batzarretan ateratako ondorioak aurkeztuta. Aisialdi eredua, feminismoa, etxebizitza eta hezkuntza izan dira hiru astez landu dituzten gaiak. Behin ondorioen aurkezpena amaituta, bazkaria egin zuten Gaztetxean, eta gauean kontzertuak izan ziren plazako arkupetan.

(Argazkia: Azpeitiko Ernai) 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide