'Erraiak' proiektua aurkeztu dute Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2016ko abe. 5a, 12:51

Erraiak proiektuko kideek euren lana aurkeztu zuten joan den zapatuan, hilaren 3an, Durangoko Azokan. Hala, diskoa osatzen duten abestiak eskaini zituzten Felipe Murillok, Itziar Beitiak, Xabi Arrietak, Jon Larrañagak eta Mikel Zalduak Ahotsenean. (Bideoa: Eitb.eus)

Horrez gain, salgai jarri dituzte diskoak Durangoko Azokan, Barrenkale 42ko postuan. Erraiak diskoaz gain, stand berean Errimeren diskoa izango da eskuragarri. 

Joan den azaroaren 18an atera zuten argitara Erraiak Azpeitian, eta egun berean proiektua finantzatzeko crouwdfounding kanpaina jarri zuten abian. Oraindik egin daiteke ekarpen ekonomikoa, honako loturan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide