II. Txakur Krosa izango da igandean Sanjuandegin

Uztarria.eus 2016ko abenduaren 5a

Iazko txakur kroseko irudia.

Lasterketan parte hartzeko izen-ematea abenduaren 9ra arte izango da zabalik. Igandean bi lasterketa egongo dira: 3,4 kilometrokoa eta 6,7 kilometrokoa. Aurrena (lasterketa laburra) 10:00etan hasiko da, eta bigarrena 11:00etan.

Datorren igandean, abenduaren 11n, II. Txakur Krosa egingo dute Sanjuandegin. bi proba egongo dira, eta biak Sanjuandegiko plazatik abiatuko dira. Lasterketa laburra, 3,4 kilometrotakoa, 10:00etan hasiko da, eta lasterketa luzeari, 6,7 kilometrokoari, 11:00etan emango diote hasiera. Parte-hartzaileek ostiralera arte, abenduaren 9ra arte, eman dezakete izena  rockthesport.com webgunean. 

Iazkoa izan zen Azpeitiko txakur krosaren aurreneko edizioa, eta Mikel Etxeberriak eta Sonia Albarez izan ziren txapeldunak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide