Joan den azaroaren 30a izan zen sansebastianetako karroza lehiaketara proiektuak aurkezteko epea, baina ez zen proiekturik aurkeztu. Azken urteetan lehiaketa bidez aukeratu izan du Udalak San Sebastian Eguneko karroza, baina aurten enkargu bidez egitea erabaki dute. Horretarako azken urteetan karrozak egin dituzten herritarrekin bilduko da Udala.
Aurtengo karrozaren gaia Azpeitia eta Hazparneren arteko senidetzaren 30. urteurrena da.