Gaizka Aretxagak eta Aida Salazarrek irabazi dute Sanjuandegiko II.Txakur Krosa

Uztarria.eus 2016ko abe. 11a, 14:55

Bigarren urtez jarraian Txakur Krosa egin dute gaur, abenduak 11, Sanjuandegin, eta guztira 70 lagunek baino gehiagok hartu dute parte. Bi lasterketa izan dira: 3,4 kilometrokoa bata, eta 6,7 kilometrokoa bestea. Lasterketa laburra 10:00etan hasi da, eta Borja Eizagirre eta Nahia Altuna izan dira helmugara iristen aurrenak. Lasterketa luzea, berriz, 11:00etan hasi da, eta Gaizka Aretxagak eta Aida Salazarrek irabazi dute. Proba luzeko azpeitiar azkarrenak, berriz, Olaia Bikendi eta Egoitz Arruti izan dira.

Bi lasterketak amaitu ostean, haur eta gaztetxoek izan dute txakurrekin lasterka egiteko aukera. Behin probak bukatuta, sari banaketa egin dute, eta kategoria bakoitzean azkarrenak izan direnak Mikel Sanjuanek egindako oroigarriak eta pentsu zakuak jaso dituzte. 

Hemen sailkapena: 

Lasterketa laburra

Gizonezkoak:

  1. Borja Eizagirre

Emakumezkoak:

  1. Nahia Altuna

Lasterketa luzea

Gizonezkoak:

  1. Gaizka Aretxaga
  2. Mikel Etxeberria
  3. Pedro Etxeberria

Emakumezkoak:

  1. Aida Salazar
  2. Nere Goikoetxea
  3. Sara Agirre

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide