Ion Etxeberriak Binakako Erremonte Txapelketako finala jokatuko du zapatuan

Uztarria.eus 2016ko abenduaren 12a

Joan den zapatuan Etxeberriak eta Ezkurra II.ak Urriza eta Zubiriren aurka jokatutako partidako irudia. (Oriamendi 2010)

Ezkurra II.arekin arituko da azpeitiarra, eta parez pare izango dituzte Uterga eta Endika. Finala zapatuan, abenduaren 17an, jokatuko dute Hernaniko Galarreta pilotalekuan.

Ion Etxeberria erremontista azpeitiarrak 46. Binakako Erremonte Txapelketaren finala jokatuko du datorren zapatuan, abenduaren 17an, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Ezkurra II.arekin arituko da Etxeberria, eta Uterga eta Endika izango dituzte aurrez aurre.

Joan den zapatuan lortu zuten finalerako txartela Etxeberriak eta Ezkurra II.ak Urriza eta Zubiriren aurka jokatutako partidan. 32 puntu behar zituen azpeitiarrak finalera sailkatzeko. 40-39 amaitu zen norgehiagoka, baina partida galdu izanagatik ere finalerako sailkatu ziren Etxeberria eta Ezkurra II.a. 

Ez da binakako txapelketako lehen finala azpeitiarrarentzat. Izan ere, 2011n, 2013an eta 2014an irabazi zituen txapelketak Etxeberriak. Iaz finalera iritsi zen, baina ezin izan zuen txapela eraman. 

Iazko urtarrilean Uztarria.eus-eko elkarrizketa digitalean izan zen erremontista azpeitiarra, irakurleen galderei erantzuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide