2016/12/13 01:00

Festak

Elosiagako Santa Luzia festak

Azpeitia
  • 11:00. Suziriak botako dituzte festari hasiera emateko. Ondoren, meza izango da Santa Luzia baselizan, Zumaiako eta Azpeitiko abesbatzekin eta Jose Luis Frantzesena organo-jotzailearekin. Jarraian, kalejira egingo dute soinujoleekin Añota sagardotegira.
  • 11:45. Hamaiketakoa Añota sagardotegiaren atarian, bertsolariek eta trikitilariek lagunduta. Sebastian Lizaso eta Millan Telleria ariko dira bertsotan, eta Lidia eta Hitzeder arduratuko dira giroa musikaz alaitzeaz.
  • 12:30. Herri kirolak: Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño aizkolariak, eta Jon Unanue Goenatxo III.a eta Martin Mendizabal harri-jasotzaileak.
  • 14:30. Erretiratuen bazkaria Añotan eta, arratsaldean zehar, erromeria bertsolariekin eta soinujoleekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide