Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2016ko abenduaren 13a

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte; besteak beste: 2017. ekitaldirako aurrekontua onartzea; Udalaren eta Hazi fundazioaren arteko hitzarmena onartzea Azpeitiko lehen sektorea sustatzeko eta preso dauden azpeitiarrei aplikatzen zaien espetxe-politikaren inguruko mozioa.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, abenduak 13, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- Udalbatzak 2016ko azaroaren 8n egindako bilkuraren akta onartzea. 

2.- 2017. ekitaldirako aurrekontua onartzea.

3.- Udalaren eta bere erakunde autonomiadunen lanpostuwn zerrenda onartzea.

4.- Azpeitiko Udalaren beharretarako liberatuta dagoen kargu izendatua aldatzea.

5.- Udalaren Ogasun eta Langileria Batzorde Berriemailean eta Gizarte Beharrak eta Parekidetasuna Batzorde Berriemailean lehendakari lanetan arituko direnen berri ematea.

6.- Udalaren Kontratazio Mahaian aritzeagatik udalbatzako kideei kalteordaina onartzea.

7.- Ur Kontsortzioaren estatutuak aldatzeko proposamena onartzea.

8.- Urbitarte eta Agirre eremuetan erabilera publikoa duten lurzoruak jasotzea.

9.- Azpeitiko Udalaren eta Hazi fundazioaren arteko hitzarmena onartzea, Azpeitiko lehen sektorea sustatzeko (herriko azokaren sustapena).

10.- Alkatetzak 2016ko martxoan eta apirilean emandako ebazpenen berri ematea.

11.- Preso dauden azpeitiarrei aplikatzen zaien espetxe-politikaren inguruko mozioa

12.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide