Lourdes Isarten margolanen erakusketa ikusgai dago Sanagustinen

Uztarria.eus 2016ko abe. 13a, 17:42

Sanagustin kulturgunean erakusketa berria ikus daiteke egunotan. Atzo hasi eta hilaren 27a arte, Lourdes Isart azpeitiarraren margolanek hartuko dituzte kulturguneko erakusketen txokoko hormak. Naturaren eta gizakiaren begiradak izena du Isartek olio teknikarekin landutako hamabi koadrorekin osatu duen erakusketak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide