Datorren sansebastianetako helduen danborradan talde berri bat aterako da: Iraurgi Saskibaloi Taldea. Horrenbestez, San Sebastian bezperako desfilean 27 danbor talde izango dira. Saskibaloi taldeko kideak sukaldari jantziekin aterako dira, gaineko granateekin eta galtza zuriekin. 40 lagun inguruko taldea izango da, eta danborrak joko dituzte. Danbor-jotzaileez gain, zuzendari nagusia eta txikia, bi kantinera eta banderaduna aterako dira.
2015ean zabaldu zuen Udalak talde berriek izena emateko epea, eta ISBk orduan eman zuen izena.
Irakurri gehiago Urola Kostako Hitza-ren webgunean.