Sammic-Leon, Koparako txartela jokoan izango da bihar kiroldegian

Mailako bi talderik indartsuenak aurrez aurre izango dira zapatuan, 18:00etatik aurrera. Sarrera doan izango da. Gogoratu, partida hasi aurretik Caritasi emango zaizkion ipuin eta liburuak jasoko direla sarreran. Iraurgik aldez aurretik eskertu nahi du zaleen laguntza.

Sammic ISBk urteko azken partida etxean Granadaren aurka jokatuko du bihar, zapatua, arratsaldeko seietan. Eta etxean urtea amaitzeko partida ikusgarria du aurretik Iraurgiren Zilarrezko LEB ligako taldeak. Mailako bi talderik indartsuenak aurrez aurre ariko dira, Koparako txartela jokoan dutela.

Biei garaipenak bakarrik balio die. Iker Buenoren taldea mimoz ari da prestatzen partida. Taldeari eta klubari Kopa jokatzeak ilusio berezia egiten die eta larunbatean ez dute huts egin nahi. Gainera, zuzendaritzak kiroldegiko giroa berotzeko sarrera denentzat doan jarri duenez, jokalariek badakite larunbatean Azpeitiko kiroldegiak orain arte izan duen betekadarik handiena jasoko duela. 

Aldi berean, gogoratu partida hasi aurretik Caritasi emango zaizkion ipuin eta liburuak jasoko direla sarreran. Iraurgik aldez aurretik eskertu nahi du zaleen laguntza. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide