Ion Etxeberriak galdu egin du Binakako Erremonte Txapelketaren finala

Uztarria.eus 2016ko abe. 17a, 19:37

Ion Etxeberria, Izarraitz frontoiko armailetan ateratako argazkian.

Ezkurra II.ak eta azpeitiarrak osatutako bikoteak 40-30 eman du amore Uterga eta Endikaren kontra gaur arratsaldean, Galarretan.

Iaz bezala, aurten ere txapelik gabe gelditu da Ion Etxeberria azpeitiarra Binakako Erremonte Txapelketan. Ezkurra II.a aurrelari bikotelagunarekin, 40-30 galdu du Etxeberriak Uterga eta Endikaren kontra, gaur arratsaldean Hernaniko Galarreta frontoian jokatu den finalean.

2011tik 2016ra, bost aldiz jokatu du binakakoaren finala Ionek; azken bietan galtzaile izan arren, aurreko hiruetan txapela jantzi zuen: 2011n, 2013an eta 2014an.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide