Eusebio Eizmendi Txapelen omenezko bertso saioa izango da gaur, abenduak 20, Soreasu antzokian, 22:00etan hasita. Erniarraitz Bertso Elkarteak urtero antolatzen duen bertso saioa da Txapelen omenezkoa, eta aurtengoan Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga bertsolariak arituko dira kantuan. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Haritz Etxeberria Ministro arituko da.
Sarrerak salgai izango dira leihatilan, 8 eurotan.