Lagun Onak Txirrindulari Elkartea 2017ko lizentziak tramitatzeko lanetan hasi da

Aitzaki Kirolaken, Erreka Bike-n eta Ciclos Benin egin ahalko dira lizentziak jasotzeko tramiteak, eta horiek eskatzeko azken eguna urtarrilaren 20a izango da.

Urte berriarekin batera lizentziak berritzea tokatzen da, eta Lagun Onak Txirrindulari Elkartea gaurtik, ostirala, hasita lan horretan arituko da urtero egiten duen moduan. Ohiko dendetan (Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ciclos Beni) egin ahalko dira lizentzia berriak egiteko zein berritzeko tramiteak.

Bi lizentzia mota eskainiko dira ohiko legez eta aurreko urteko prezio berbera izango dute: autonomikoa 122 euro eta nazionala 127 euro ordaindu beharko dira. Eskaera egiteko azken eguna urtarrilaren 20a izango da, eta horiek jasotzeko lizentzia eskatu den egunetik bi aste pasa arte zain egon beharko da.

Bestalde, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko zikloturisten arropen erosketa prozesua ere martxan da. Aitzaki Kirolaken soilik egin ahalko dira arropa probaketak eta eskaerak. Horretarako azken eguna ere urtarrilaren 20a izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide