Euskadiko Judo Txapelketa irabazi du Ulises Ortega Azpeitiko bizilagunak

Uztarria.eus 2016ko abe. 26a, 12:30

Merron, Zabaleta, Ortega eta Kimurako irakasle Pedro Guerra. (Kimura)

Ulises Ortega Azpeitiko bizilagunak urrezko domina eskuratu du Euskadiko Judo Txapelketan. Ortega Azpeitiko Kimura Judo Klubeko kidea da, eta borrokaldi oso estuak jokatu ostean lortu du txapelketa irabaztea. Euskadiko txapelketaren aurretik, Gipuzkoakoa jokatu zuen azaroaren 6an, eta han brontzezko domina eskuratu zuen Ortegak. Harekin batera lehian aritu ziren orduan Joni Merron eta Maixa Zabaleta, eta horiek ere brontzezko domina bana irabazi zuten. Kimura Judo Klubak Merron, Zabaleta eta Ortega zoriondu ditu egindako lan guztiagatik eta lortutako emaitzengatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide