Aner Alonsok irabazi du Oilo-Soro Elkartean jokatutako Gabonetako Xake Saria

Uztarria.eus 2016ko abenduaren 28a

Bigarren urtez jarraian, Gabonetako Xake Saria jokatu zuten joan den abenduaren 26an, astelehena, Oilo-Soro Elkartean. Azpeitiko Xake Taldearen laguntzarekin antolatzen dute Gabonetako txapelketa, eta guztira 14 gaztetxok hartu zuten parte. Aner Alonso izan zen puntuazio onena lortu zuena, 5,5 puntu eskuratu baitzituen. Xaputarrak xake taldeko jokalariez gain, Oilo-Soro Elkarteko hainbat kideren haurrek ere hartu zuten parte. Sei partida jokatu zituzten, eta jokalari bakoitzak 10 minutu izan zituen partidako. Behin partidak amaituta, mokatutxoa egin zuten elkartean bertan, elkar ezagutzeko aukera aprobetxatuta. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide