Gabonetako jolas parkea, opor arratsaldeetako zita

Uztarria.eus 2016ko abe. 28a, 19:02

Izarraitz frontoiko Gabonetako haurrentzako jolas parkeak hirugarren eguna beteko du gaur eta, aurrekoetan bezala, herriko txiki, gaztetxo eta guraso askoren topaleku izaten ari da Bertan Merkatarien Elkarteak opor egunotarako antolatutako egitasmoa. Herenegun ireki zuten jolas parkea. Bihar, etzi, eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an ere 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, 2 euroren truke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide