Bota lasai! kale inkestaren bosgarren atala da honakoa. Milaka momentu eta albiste utzi ditu 2016ak, baina urtea bukatzear dago, eta hurrengo urtera begira jartzean, beti izan ohi ditugu bete nahi diren asmoak edo nahiak. Herritarrei horien inguruan galdetzera irten da Uztarria.eus urteko azken Bota lasai! kale inkestan. Osasuna, lana, bidaiaren bat edo beste... izan dira 'Zer eskatzen diozu urte berriari?' galdera erantzun duten hainbat herritarrek nahiak. Eta zuk, zer eskatzen diozu urte berriari?
Urte zaharra ondo bukatu, eta urte berriaz gozatu.