Ilunpe Pilota Elkarteak zehaztu du noiz hasiko diren entrenamenduak 2017an. Santo Tomas egunez amaitu zen Patxi Azkargortaren oroimenezko txapelketaren ondorengo geldialdia eta gero, urtarrilaren 16an hasiko dira berriro ere entrenamenduak Frontoi Txikian.
San Sebastian jaiak direla eta, astelehenetik asteazkenera soilik izango dira pilota saioak lehen aste horretan: Astelehenean (uratarrilak 16) infantilek entrenatuko dute 18:00etan Frontoi Txikian eta alebinek 19:00etan Izarraitzen; Asteartean (urtarrilak 17) benjaminen txanda izango da, 18:00etan Frontoi Txikian eta kadeteena 19:00etan pilotaleku berean; Asteazkenean (urtarrilak 18) Benjaminek entrenatuko dute 18:00etan eta Alebinek 19:00tan, bi maila horiek Frontoi Txikian entrenatuko dute. Jubenilek eta nagusiek 20:00etan Urrestillan izango dute hitzordua.
Urtarrilaren 23tik aurrera itzuliko dira entrenamenduak ohiko ordutegietara. Horrela, aurrez aipaturiko entrenamenduez gain, ostegunean (urtarrilak 26) benjaminek 18:00etan Izarraitzen egingo dute saioa eta Alebinek 18:30ean, leku berean. Jubenilek eta nagusiek, berriz, 20:00etan Frontoi Txikian. Ostiralak, orain arte bezala, Gipuzkoa eta Euskal Herri mailako partiduentzako erreserbatuko dira. Amaitzeko, zapatuan (urtarrilak 28), aurre-benjaminen txanda izango 09:30etik aurrera Frontoi Txikian.
Entrenamendu horietako emaitzak hilabete batzuen buruan Cesar Valverde txapelketan ikusiko dira. Santio egunez jokatuko dira txapelketa horretako finalak.