Euskal mitologiako pertsonaiak txotxongilo bilakatu ditu Iban Bergarak (Azpeitia, 1986). Proiektua gauzatzeko udalaren Kultur Sorkuntza beka jaso zuen joan den ekainean, eta dozena inguru txotxongilo Sanagustin kulturgunean jarri ditu ikusgai. Urtarrilaren 10era bitartean ikusi ahal izango dira Bergararen lanak.
Nolatan hasi zinen txotxongiloak egiten?
Durangoko Azokaren egunetan artisau azoka izaten da, eta han ikusi nituen apargomarekin egindako txotxongiloak. Izugarrizko espresioa zuten, eta atentzioa eman zidaten. Gerora, ez dakit zergatik, bururatu zitzaidan etxean egiten hastea, denborapasa. Beti gustatu izan zaizkit txotxongiloak; txikitan amak oparitu izan zidan bat edo beste, eta antzerkia ere gustatzen zait. Horrela hasi nintzen txotxongiloak egiten, inongo asmorik gabe. Lagunen bati oparitu izan diot bateren bat, baina denporasa izan da niretzat udalaren Kultur Sorkuntza bekak atera arte.
Aurkeztu egin zinen, eta jaso duzu beka.
Laguntza horri esker serioago hasi nintzen lanean. Materiala erosi nuen eta lagundu dit txotxongiloen proiektuan murgiltzen. Bekak balio izan dit txotxongiloen mundua ezagutzeko eta ikasteko. Eta eskerrak eman nahi dizkiet animatu nauten guztiei.
Bultzada izan da, beraz?
Erabatekoa. Bost txotxongilo-edo eginda nituen aurretik, baina bekak balio izan dit lanean hasteko, informatzeko, esperimentuak egiteko eta batean eta bestean saltseatzeko.
Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.