Azpeitiko Natul Euskara Taldetik eskerrak eman nahi dizkizuegu bidali dizkiguzuen hitz eta esamolde guztiengatik. Oso gustora gaude egitasmoak orain arte izan duen erantzunarekin. Zuek egindako ekarpenekin ari gara pixkanaka azpeitiarron hiztegi natul bat sortzen.
Aste honetan jaso ditugun ekarpenetatik hauek nabarmendu nahi ditugu:
- Lerdue: Kasu askotan. Pertsonie lerdue izetiez aparte adb. ume lerdue, bestelako gauzek ere izen leizke, egualdiye esateako: haize lerdue, bero lerdue etab. baita zeoze lehor, janeziñe ere: “kroasan hoyek lerdo xamarrak dituk”. Mozkortzie ere bai: atzo earki lerdotu hitzean!
- Kaka esplikau: Esplikaziyuek eman ezer esan gabe. “Tabernan kaka esplikatzen ai hunan eta danok aldein giñenan.”
- Iriyena jo: Masturbau. “Iriyena jotze dula esatein, edade hortan majo eingo din!”
- Toajie: Toallie. “Toajie bizkerrien hartu ta plaire nitxin!”
- Etxepekue: Bizilagune. “Gure etxepekuek zaratie besteik eztiñ ateatzen, neska!”
- Juntaizue:Elkartzie. “Aspaldiko partez lagunek juntaizue in diñau sozidadien!”
- Desditxie:Zalapartie, iskanbillie. “Bahuan han bullie ta desditxie motel...”
Jasotzen ditugun hitzak astero eguneratzen joango gara. Aprobetxatu Gabon bueltako bazkari, afari eta lagun arteko kafeak zuen egunerokotasunean ibiltzen dituzuen hitzak eta esamoldiak guri bialtzeko. azpeitiarreznatul.weebly.com webgunetik bidali ditzakezue, edo bestela zuzenean natul.euskeraz@gmail.com helbidea bidali.