Errege eguneko kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak ostiralean

Uztarria.eus 2017ko urt. 4a, 17:18

13:00etan izango da kontzetua, Sanagustin kulturgunean. Borja Eizagirre izango da zuzendaria.

150. urteurrena amaitu arren, urte berria ere indarrez hasteko gogoz dator Udal Musika Banda. Urtero bezala, data hauetan egin ohi duen moduan, Errege eguneko kontzertua eskainiko du musika bandak 13:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Kontzertua zuzentzeaz Borja Eizagirre arduratuko da. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide