Trenetik autobusera, kabalkadarako prest dira Errege Magoak

Uztarria.eus 2017ko urtarrilaren 5a

Meltxor, Gaspar eta Baltasar iritsi dira Azpeitira. Lasaon zuten lehen hitzordua, urtero legez; han lurrun trena hartuta, 17:30ak baino lehentxo heldu dira Trenbidearen Euskal Museora. Eta, beti bezala, trena txistua joz urreratzearekin bat zoramena piztu da zain zeudenen artean, haur eta heldu.

Urduritasuna eta burrunba areagotu dira erregeak eta beren laguntzaileak trenetik jaitsi eta, gozokiak banatuz eta bertaratutakoak agurtuz, geltoki kanpoan eta metro eskasera zain zuten autobuserainoko bidea egiten hasi direnean. Han agurtu dituzte eguneko protagonistak, baina ez luzerako; izan ere, 19:00etan dute eguneko hitzordu nagusia, igerilekuan, kabalkadari ekiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide