Gaur, astelehena, jakinarazi dute 20. Korrikaren ibilbidea. Azpeititik apirilaren 5ean, asteazkena, igaroko da euskararen aldeko egitasmoa, 05:00ak aldera. Aurtengo Korrikaren ediziorako Batzuk leloa aukeratu dute, eta bat eta zuk hitzak elkartuta, euskarara batzeko deia egin dute. 2017ko Korrikak 2.535 kilometroko ibilbidea izango du. Otxandion (Bizkaia) hasiko da martxoaren 30ean eta Euskal Herriko hainbat herri eta hiri igaro ostean, Iruñean amaituko da apirilaren 9an.