Urtarrilaren 5eko Errege Magoen harrera eta ondorengo kabalkada antolatu eta egiten lagundu duten herritarrei eskerrak emanez oharra zabaldu du Azpeitiko Udalak. Modu baten edo bestean kabalkadan parte hartu duten erakunde eta norbanabakoak eskertu ditu Udalak, Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuaren izenean, eta horien lana "ezinbestekoa" dela adierazi du.
Borondatez antolaketa lanetan aritu diren lagunei eta Bankinter, Bankoa, BBVA, Caixa, Caja Rural, Eroski, Kutxabank, MRW, Super BM, Bertan Merkatari Elkartea, Zezen Beltz Elkartea, Trenaren Museoa eta Laboral Kutxari "aipamen berezia eta esker mila" eman nahi izan dizkie Udalak, "hurrengo aldietan ere gurekin izango zaretelakoan eta zuen laguntza paregabea izango dugulakoan".