Kultur Mahaiko bazkideen 2016ko urteko ohiko batzarra izango da biharkoa. Ohiko moduan, Kultur Mahaiaren 2016ko jarduera eta balantzea azalduko dira hasteko, eta ondoren, hasi berria dugun urterako aurreikuspenak eta aurrekontua. Gauza bera egingo da Kultur Mahaiko Kulturaz kooperatibaren kasuan ere.
Azkenik, 2016an Kultur Mahaiaren proiektu nagusia izan den eta martxan jarri berri den Dinamoa Soreasuko sormen guneak hartuko du tartea. 2015eko udazkenaz geroztik, sormen gunearen proiektua osatzeko prozesua burutu du Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalarekin elkarlanean.
Kultur Mahaiko kide diren kultur talde guztiak eta bertako bazkide norbanakoak deitu dira biharko batzarrera, baita Udaleko ordezkariak ere.