Fikzioa errealitate bilakatu nahian

Urola Kostako Hitza 2017ko urt. 12a, 12:25

30 ordu edo gehiago eman ditzake Iñaki Alistek telesail bateko etxearen planoa sortzen. (Iñaki Aliste)

Iñaki Aliste ilustratzaile azpeitiarrak telesailetako etxeen planoak egiten ditu, eskuz. Denbora-pasa moduan hasi zen zeregin horretan, baina, egun, hortik bizi da. Lanez lepo dabil, gainera.

Errealitatea eta fikzioa elkarrengandik gero eta hurbilago dauden bi fenomeno dira. Telebistan agertu ohi diren pertsonaiek erabiltzen dituzten objektuak idealizatu egiten dituzte zenbaitek, eta, itsu-itsuan, horiek eskuratu nahi izaten dituzte. Nolabait, fikziozko mundu horretatik gertuago egoteko. Orain, beste pauso bat eman dute jarraitzaile batzuek: telesailetako pertsonaien etxeen planoak erosten hasi dira. Sherlock, Sex and the City, Friends, The Big Bang Theory, The Simpsons, Two and a Half Men eta beste hainbat telesailetako etxeen planoak egiten ditu Iñaki Alistek (Azpeitia, 1970), eta ez denbora-pasa huts moduan. Horiek saltzetik bizi da.

Barne diseinatzailea da Aliste izatez. Hogei urtez hori izan zuen ogibide, baina duela lauzpabost urte lanik gabe gelditu zen. "Orduantxe hasi nintzen kontu honekin. Ate bat ixten denean leiho bat zabaltzen dela esaten dute, ezta? Ba horixe da. Lanik gabe gelditu, eta denbora-pasa bezala hasi nintzen telesailetako etxeen planoak egiten. Pixkanaka, proiektuak eskatzen hasi da jendea, eta lana pilatzen joan zait. Orain, ja, hau da nire denbora guztia hartzen duena, eta nahikoa diru ematen dit".

Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide