Joan den ostegunean helduek bezala gaur, astelehena, San Sebastian eguneko umeen danborradan parte hartuko duten ikasle gazteak izan dira Izarraitz frontoian lehen entsegu nagusia egin dutenak. Urtarrilaren 20an kalez kale eta plazan joko dituzten pieza guztiei errepasoa egin diete, eta gauza bera egingo dute bihar eta asteazkenean ere, gaur bezala, 16:00etan. Helduek, berriz, gaur ez dute izango entsegurik Izarraitzen, baina bai bihar eta etzi, 21:00etan.