Afaria giro ederrean, Gipuzkoako Herriarteko txapelketan parte hartuko duten bertsolariak entrenatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz 2017ko urt. 18a, 15:34

Joan den ostiralean, urtarrilaren 13an, Azkoitiko San Martingo Tintoreixe elkartean bertso afaria antolatu zuen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Gipuzkoako Herriartekoan parte hartuko duten bertsolariak entrenatzeko asmoarekin. Erniarraitzetik parte hartuko duten lau taldeetako sei bertsolarik abestu zuten: Iñaki Tolosa, Xabier Aldalur, Ugaitz Beristain eta Jokin Sudupe "Pio" azkoitiarrek eta Jon Ander Iriondo eta Oier Etxeberria azpeitiarrek. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Silvia Etxaniz azkoitiarra aritu zen.

40 lagun inguru bildu ziren mahai bueltan, eta sukaldariek prestatutako afaria goxatu ondoren ekin zioten kantatzeari. Ondorengo lanak egin zituzten:

-Ugaitz Beristain eta Jon Ander Iriondok 8ko handian.

-Iñati Tolosak eta Xabier Aldalurrek 8ko txikian.

-Jokin Sudupe "Pio"k eta Oier Etxeberriak 10eko txikian.

-Bina punturi erantzunez Iñaki Tolosa eta Ugaitz Beristain.

-Elkarri oinak emanez Xabier Aldalur eta Jon Ander Iriondo.

-Bakarkako gai banarekin Jokin Sudupe eta Oier Etxeberria.

-Hirunaka koplatako saio bana.

Saioa bukatu ondoren, ikusleen artean hainbat bertsolari zeudenez, kantu giroa luzatu zen. Hau hasi baino ez da egin, ordea, eta datozen hilabeteetan izango da bertsoarekin non gozatua.

(Argazkia: Erniarraitz)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide