Aurten lehen aldiz, plazan, danborjoleak egoten diren lekuan, ezingo da helduen danborradako argazkirik atera gauerditik aurrera. Hala, kazetariek, argazkilariek edo argazkiak ateratzea nahi duen edonork ezingo du irudirik hartu danborjoleak bertan diren bitartean. Hala ere, udaletxeko balkoitik edo hesien atzetik atera ahal izango dira argazkiak. Udalak jakinarazi duenez, Danborradako Batzordeak hartu du irudiak ez hartzearen erabakia, "danborradako ordena mantentzeko".