Sansebastianak 2017

Zezena, sansebastianetako azken eguneko protagonista

Uztarria.eus 2017ko urt. 22a, 19:29

Zezenaren bueltan ari dira agurtzen azpeitiarrak San Sebastian festak. Eguerdian, jende asko elkartu da plazan, Erdikaletik haraino egin duten sokamutur txikiari harrera egin eta, ondoren, atera dituzten zezen txikiekin gaztetxoek egindako jolasak jarraitzera; ponien txanda etorri da gero, eta ume ugari ibili da haien gainean bueltaka. Arratsaldean, berriz, jendetza batu da kaleetan festetako azken sokamuturrerako; 16:30ean hasi eta 20:00ak arte luzatuko da, ohi bezala. Irteeran, gaur sokamutil bezala lehen aldia betetzen ari den Mikel Olarte gaztearentzat izan dira begirada gehienak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide