Añares ISBk ezin izan du garaipenarekin itzuli Villagarcia de Arousatik

Uztarria.eus 2017ko urt. 23a, 13:03

Añaresek Cortegadaren aurka jokatu zuen partida, joan den zapatuan.

Lan ona egin arren, ISBko neskek ezin izan zuten garaipena eskuratu Cortegadaren aurka, eta markagailuan atzetik (81-64) amaitu zuten partida Xabi Chicoren neskek. 

Joan den asteburuan, Añares ISBko neskek ez dute nahi bezain emaitza ona lortu. Xabi Chicoren neskek Cortegadaren aurka jokatu zuten zapatuan Villagarcia de Arousan, eta 81eta 64ko emaitzarekin itzuli ziren handik.

ISBko neskak lehen laurdenean partidan sartuta egon arren, bigarrengoan etxekoak izan ziren nagusi, saskiratzeak errez lortuta. Añaresek, aldiz, zailasunak izan zituen saskiratzeko. Atsedenalditik itzulita, Xabi Chicoren neskek euren bertsio onena erakutsi zuten, defentsan batez ere, eta lehian mantentzea lortu zuten. Azken laurdenean azpeitiarrak markagailuan asko gerturatu ziren, egindako lanek ez zuten fruiturik eman, eta etxekoek lortu zuten garaipena, ISBri ia 20 puntuko aldea aterata. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide