Bihar, osteguna, Aloys filma eskainiko du Paradisu Zinema Azpeitiko zineklubak, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. Hasi berri den urtean Paradisu Zineman eskainiko duten bigarren filma da biharkoa.
Aloys Adorn detektibe pribatu bat da. Bere lana beste pertsonek egiten dutena zelatatzea eta grabatzea da, bera ikusezina den bitartean. Egun batean, mozkortu eta etxera bueltako autobusean lo geratuko da. Esnatzean konturatuko da, bere grabazio guztiak dauzkan kamera falta zaioala. Handik gutxira, emakume baten deia jasoko du.
2016an Suitzan ekoiztutako filma da Aloys, eta drama generokoa da. 96 minutuko iraupena du.
Sarrerak aurrez eros daitezke 4 eurotan, www.kulturaz.eus/zinea webgunean.