Alaitz Olaizola: "Sedukzio jolasa oso polita da bi aldetatik"

Erabiltzailearen aurpegia Erotikan Plax! 2017ko urt. 25a, 12:03

Alaitz Olaizola.

Antzerkia bizibide eta pasio duen Alaitz Olaizolari egokitu zaio urtarrileko Uztarria aldizkariaErotikan Plax! ataleko sexu-galderei erantzutea. 

Emakumea, antzerkilaria, gaztea, ama, alaba, izeba, bikotekidea, idazlea, haur hezkuntzan diplomatua... Alaitz ezagutzeko zerbait gehituko zenuke?

Aaaa! Hik dena jakin nahi!

Antzerkia pasio handia duzula ezin uka dezakegu; idazlea, zuzendaria, antzerkilaria. Zer duzu gustukoena?

Zuzendaria baino zirikatzailea esango nuke. Hala ere, bat aukeratzekotan idaztearekin geratzen naiz. Niretzako da momentu hori, bakarkako lana, nire barrura begirakoa delako.

Antzerkian, sexualitatearekin lotutako eszenarik, anekdotarik?

Bai, sarritan, emakume naizen heinean, oso presente daukat. Horrelako gaiak jorratzen ditugunean askotan atentzioa eman izan dit plublikoaren erreakzioak.

Zer nahiago du Alaitzek, berak ligatzea edo norbaitek bera ligatzea?

Nik biak, sedukzio jolasa oso polita da bi aldetatik.

Bizitza errealean inoiz orgasmo bat izan duzula antzeztu duzu?

Utzi pentsatzen... umm, ez dut uste.

Sexualki asketzat duzu zure burua?

Bai, zergatik ez? Askea naiz norekin eta nola egon nahi dudan erabakitzeko.

Zure gorputzeko zer atal duzu gustuko?

Ezkerreko eskua.

Zer eskaintzen dizu plazerak zuri?

Batez ere plazera, kar, kar, kar! Zer galdera dun hori!

Janari goxo bat?

Pasta peperoncino e gamberi erara.

Usain bat?

Patxulia.

Abesti sentsual bat?

Bibolina duen edozein.

Pelikula bat?

Cuando cae la noche.

Txoko erotiko bat?

Gogoa dagoenean edozein.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide