AAEko argazkilariek Donostia 2016ra aurkeztutako irudien erakusketa ikusgai dago Sanagustinen

Uztarria.eus 2017ko urt. 25a, 12:45

Azpeitiko Argazki Elkarteko hainbat argazkilariren irudien erakusketa zabaldu zuten atzo, urtarrilak 23, Sanagustin kulturgunean. Ikusgai dauden argazkiak orain dela gutxira arte Donostiako kaleetan zehar zintzilitatuta egon dira Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuko egitarauaren barruan egin diren egitasmoetako bat bezala. Orain, aldiz, Sanagustin kulturgunean daude ikusgai. Iñaki Aranburu, Oscar Baile, Alberto Beloki, Iñaki Etxenagusia, Valen Garcia, Juan Mari Ibarzabal eta Iñigo Olarte argazkilariek ateratako irudiak dira sanagustinen ikusi ahal direnak. Erakusketa otsailak 7 arte egongo da ikusgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide