Landetan oinezkoentzako pasabide berria izango da bihartik aurrera

Uztarria.eus 2017ko urt. 26a, 14:58

Bihartik aurrera, oinezkoentzako pasabide berria izango da Landeta auzoan. Udalak azaldu duenez, Landetako inguru horretan, errepidearen bi aldeetan, denda eta komertzio berriak ireki dira, "eta oinezkoentzako pasoa biribilgurearen alde horretan bakarrik falta zenez", pasabidea jartzea erabaki dute, "herritarren segurtasuna bermatzeko".

Duela aste batzuk hasi zituzten pasabidea egokitzeko obrak, eta atzo margotu zuten oinezkoentzako pasabidea errepidean. Bihartik aurrera semaforoak ere martxan izango dira. "Oinezkoek errepidea gurutzatu nahi dutenean botoia sakatu eta oinezkoen semaforoa epe motzean jarriko da berdean", esan du Udalak. Lan horien aurrekontua 30.000 euro ingurukoa izan da. 

(Argazkia: Pasabidea jarriko duten lekua. Azpeitiko Udala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide