Astero bezala, zineak hartuko du Soreasu antzokia asteburuan, eta bi film izango dira ikusgai datozen egunetan: Silencio eta Canta!. Bihar, zapatua, Silencio eskainiko dute 22:00etan hasita. Igandean, hilaren 29an, gaztetxoentzat Canta! filma eskainiko dute 16:30etik aurrera, eta 19:30ean Silencio emango dute. Astelehenean, Silencio egongo da ikusgai berriz, 21:30ean hasita.
Silencio drama generoko filma da, 2016an Martin Scorseseren zuzendaritzapean ekoiztutakoa. XVII. Mendeak egun erdiak beteta. Portugaldarrak diren bi jesuita Japoniara doaz misiolari baten bila. Misiolaria torturatua eta jazartua izan da, eta ondorioz, fedea galdu du. Eurak ere japoniarren eskutan eroriko dira.
Canta! animaziozko filma da, eta 108 minutuko iraupena du. Buster Moon, koala bat, arrakastatsua izandako areto bateko burua da. Buster oso optimista da, baina baita lotsagabea ere. Aretoa maite du ororen gainetik. Bere ametsa pikutara doa eta azken aukera bat gelditzen zaio: munduko kantu lehiaketarik handiena antolatzea.
Sarrerak aurrez salgai, kulturaz.eus webgunean.