"Argi dago Iraurgi Saskibaloi taldea klub berezia dela. Iaz, kolpetik bi maila igota, Añares Iraurgik ohorezko mailan jokatu zuen duintasun osoz. Aurten, LF-2 mailan, liga txukuna egiten ari da. Baina bada datu bat bereziki adierazgarria. Taldea indartzeko ekarritako hiru atzerritarrak albo batera utzita, lehen taldeko beste bederatzi senior jokalarien bilbidea aztertzen badugu, horietatik zortzik euren ibilbide osoa, infantiletatik hasita, mailaz maila, Iraurgin egin dute. Beste klubik ez dute ezagutu. Bederatzigarrena Eider Bereziartua da. Honek ere bere ibilbide osoa Iraurgin egin du, baina unibertsitate mailako ikasketak Bartzelonan egin zituenez han jokatu zuen.
Datu horri beste bat ere gehitu behar zaio. Aurten, junior mailako bi jokalarik debutatu dute talde nagusiarekin, eta kadete mailako neskek ere sarri sarri entrenatzen dute lehen mailako taldearekin. Zalantzarik ez dago. Iraurgiren apustua harrobia da, nesketan zein mutiletan".