Juan Antxieta musika eskolako piano ikasleek entzunaldia eskainiko dute bihar, otsailak 2, 18:00etan, Betharrametako aretoan. Musika Eskolako 38 ikasle XII. Andoaingo Piano Jaialdian izango dira zapatuan zein igandean, eta horren aurreko entsegua izango da bihar eskainiko dutena. Asteburuko jaialdia Andoaingo Bastero kulturgunean izango da.