Nazioartean jaso duzu aitortza. Ez da sari makala.
Zine zuzendaritza masterra egin nuen Bartzelonako eskola txiki batean, eta hango zuzendariak bidali zuen nire lana Fenavidera. Handik gutxira esan zidaten 500 palabras hautatutako lanen artean zegoela. Banekien jaialdia urrian zela, eta data pasatuta ezer ez zidatenez jakinarazi, esperantza galdu egin nuen. Handik astebetera-edo, nire izena ikusi nuen sarituen artean. Lagunekin nengoen kafea hartzen, eta han hasi nintzen ‘irabazi egin dudala, irabazi…’ esaten. Shock egoeran gelditu nintzen, baina oso gustura hartu nuen berria.
Zein da film laburraren haria?
Sinopsiak beste kontu bat badio ere, senar-emazte batzuen arteko tratu txarrak jasotzen ditu filmak, haien alabaren ikuspegitik. Urte batzuk geroago ematen ditu azalpenak alabak, 500 hitzeko idazlan batean.
Jaialdi gehiagotara aurkeztu al duzu lana?
Masterreko zuzendariak Interneteko plataforma baten bidez bidaltzen ditu gure lanak jaialdietara. Eta neuk ere bidali izan dut nirea. Adibidez, Pasaiako Ikuska jaialdian eman zuten 500 palabras, lehiaketaz kanpoko emanaldian.
Elkarrizketa osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.